
Eskatutako ikerketa: Garaia Berrikuntza Gunearen erabiltzaileen arteko Konexio, Kolaborazioa eta Garapena babesteko zerbitzu berriak.
Garatutako proiektua: Metadiseinu baterako diagramak: Garaia lankidetza aretoa
Lana egiten dugun tokia, gure bizitzako zati handi bat pasatzen dugun tokia, lehentasuna da (edo izan beharko litzateke)langile eta enpresarientzat. Polo Garaiarentzat egin dugun proiektua gai horren inguruan garatu dugu.
Lan-toki orekaturik gabe, non langileen beharrak eta jarduera ekonomikoaren beharrak baldintza berean dauden, berrikuntza ezin da bere osotasunean atera.
Bulego eta lan-toki askok ez dituzte baldintza horiek betetzen. Langile gehienentzat lan-tokia leku aspergarria da, monotonoa eta estresagarria. Berrikuntza antolaketaren azpiegituraren zati bezala integratzen duten estrategiak garatzen dituzten enpresek, aldiz, lan-tokiaren diseinua gailentzen dute.
Dauden lan-tokiak eraldatzea lan gogorra da, industria-lanaren antolaketa autoritarioko antolaketari lotuta daudelako, aldatzeko zaila den mentalitatea sortu duen konpetentzian oinarritua.
Horrela, Polo Garaiari egin diogun proposamena erabilera puntualeko Lankidetza Aretoa diseinatzea da. Bertan interakzioa, ikuste-pentsakera, edertasuna, dibertsioa, aniztasuna eta erremintak kontzeptu klabeak izango dira lan-toki bat sortzeko, non hainbat pertsona -lan-talde bat- bildu ahal izango diren enpresa jarduera eta/edo profesionala elkarrekin garatzeko.
http://turismotactico.org/proyecto_pologaraia/
Victor Iriarteren Disonancias buruzko dokumentalan ikusi dezakezu Nola garatzen den Polo Garaia eta Mariano Maturana eta Consol Rodríguez arteko kolaborazioa.